OBRA ONDO GARATZEN ETA ERABAKIAK HARTZEN LAGUNTZEN DUTEN ZERBITZUAK

BESTE ZERBITZU BATZUK

ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN, egunez egun lan egiten dugu gure bezeroak asetzeko; ez bakarrik eskatzen zaizkigun jarduerak behar bezala gauzatuz, baita hainbat zerbitzu eskainiz ere -obraren beraren osagarriak-, obraren garapen egokia eta erabakiak hartzea errazteko.

PLANOAK EDO RENDERRAK

Etxebizitza baten edo gela baten edo gehiagoren eraberritze integralaren banaketaren planoak egiteko aukera eskaintzen dugu.

Gainera, gure bezeroek jarduketaren ideia zehatzagoa eta grafikoagoa eduki ahal izateko, eremu bakoitzaren render errealistak egiteko zerbitzu bat dugu (azken emaitzaren irudiak), eraberrituko dugun etxebizitzaren etorkizuneko irudia osatzeko.

OBRA BAIMENAK

Badakigu obra bat egiteak zenbateko paper eta kudeaketa eskatzen duen, obra txikia izanda ere. Horregatik, gure bezeroak kudeaketa deseroso horietatik “deskargatzeko” eta beharrezko epeak betetzeko, behar den guztia kudeatu eta tramitatzeaz arduratzen gara, jarduketa ahalik eta denborarik laburrenean abian jartzeko.

KOLABORATZAILEEN TALDE PROPIOA

Gure lan ibilbidean zehar, kolaboratzaile eta hornitzaileen pertsona talde handi bat ezagutu eta sortu dugu –konfiantza osokoak–, gure bezeroek, adibidez, honelako elementuak hautatu eta eskuratu ahal izan ditzaten:

      • zeramikazko materialak eta beste akabera batzuk,
      • sukaldeak, gainaldeak eta etxetresna elektrikoak,
      • komunak, txorrotak eta gainerako elementu sanitarioak,
      • etab.

FAKTURAZIOA ETA FINANTZAKETA

Obra baten atal ekonomikoak berebiziko garrantzia du eraberritze lan bat egiteko asmoa duen edonorentzat. Horregatik, ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN, merezi duen garrantzia ematen diogu, eta ordainketen egutegi bat egiten dugu -obra egin aurretik-, gure bezeroen antolamendu ekonomikoa errazteko.

Ildo beretik, obraren finantzaketa eskaintzen dugu, lan egiten dugun banketxearen bidez. Horrenbestez, banketxearen eta gure bezeroen arteko lotura egiten dugu, eta finantzaketa lortzeko behar diren tramite guztiez arduratzen gara.

Edozein kontsulta egiteko, DEITU!

618 628 242 / 630 957 331

INFORMAZIO GEHIAGO

ETXEBIZITZEN BARNEALDEA ERABERRITZEA

ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN espezialistak gara eraberritze integraletan. Gure bezeroen eskutik lan egitea dugu gustuko. Eraberritze integrala une ezin hobea da etxe baten itxura berriz diseinatzeko eta pertsona bakoitzaren gustura egokitutako giroa sortzeko.

SUKALDEAK ERABERRITZEA

Sukaldeak eraberritzeko proiektuak hiru fasetan garatzen ditugu:

    • Eremuen definizioa eta banaketa.
    • Materialak hautatzea eta jartzea.
    • Gainazalak, altzariak eta etxetresna elektrikoak hautatzea eta jartzea.

ETXE EGOKITUAK

Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioak, bainugela egokituak eta antzekoak eraikitzen lan egiten dugu (komunontziak altxatzea, heltzeko barrak jartzea, laguntza hesiak, dutxak zoruaren arrasean, ateak…), pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxe bat izateak egunerokotasuna errazten duelako, eta autonomia eta bizi kalitatea handitzen.