BIZI KALITATEA ETA AUTONOMIA PERTSONA GUZTIENTZAT
ETXE EGOKITUAK
ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN, etxebizitza pertsona bakoitzaren egoera berezietara egokitzearen alde egiten dugu beti. Beharrezko obrak eta erreformak egiten espezializatu gara, gure bezeroen bizi kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.
Adineko eta mugikortasun urriko pertsona askok gure enpresa hartzen dute kontuan etxean hainbat aldaketa eta jarduera egiteko eta etxebizitza seguruago batean bizitzeko. Horrenbestez, konfiantza handiagoarekin bizi dira, eta ongizatea nabarmen hobetzen da -fisikoa eta psikologikoa-.
Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioak, bainugela egokituak eta antzekoak eraikitzen lan egiten dugu (komunontziak altxatzea, heltzeko barrak jartzea, laguntza hesiak, dutxak zoruaren arrasean, ateak…), pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxe bat izateak egunerokotasuna errazten duelako, eta autonomia eta bizi kalitatea handitzen.
ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN ESPEZIALISTAK GARA
BAINU EGOKITUAK BERRITZEA (BAINUONTZIEN ORDEZ DUTXA PLATERAK JARTZEA, HESIRIK GABE ETA ZORUAREN ARRASEAN, SARTZEKO ATEAREN ORDEZ LERRAGARRIA JARTZEA...).
ETXERA SARTZEKO ARRAPALAK ERAIKITZEA.
ZORU IRRISTAGAITZAK JARTZEA.
ETAB.
INFORMAZIO GEHIAGO
ETXEBIZITZEN BARNEALDEA ERABERRITZEA
ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN espezialistak gara eraberritze integraletan. Gure bezeroen eskutik lan egitea dugu gustuko. Eraberritze integrala une ezin hobea da etxe baten itxura berriz diseinatzeko eta pertsona bakoitzaren gustura egokitutako giroa sortzeko.
SUKALDEAK ERABERRITZEA
Sukaldeak eraberritzeko proiektuak hiru fasetan garatzen ditugu:
-
- Eremuen definizioa eta banaketa.
- Materialak hautatzea eta jartzea.
- Gainazalak, altzariak eta etxetresna elektrikoak hautatzea eta jartzea.
BAINUGELAK ERABERRITZEA
Bainua garbiketa pertsonalerako lekua da, erabilera handikoa, eta, beraz, eraberritzeko lanaren plangintzak ekarri behar du obra azkarra eta inbasio gutxikoa izatea (ahalik eta eragozpen gutxien eraginez).